Euskal Dialektologia FLV aldizkarian

  • Iñaki Camino Euskal Herriko Unibertsitatea [Espainia]

Laburpena

Euskal Dialektologiak Fontes Linguae Vasconum aldizkariaren hogeita hamazazpi urteetan gaindi izan duen agerpena iruzkindu dugu. Gaia nolabait banatu behar eta, euskalkien historia, Bonaparteren lan egiteko moldeak, jakintzagaiaren egungo egoera, Euskal Herria osorik hartzen duten dialektologia lanak, ikerlan supradialektalak edo eremu handikoak, eskualde azterketak, herri bateko euskararen azterketak, mintzo baten atal zenbaiten ikerketak, kartografia lanak, berri historikoak eta lekukotasun interesgarriak dakartzaten atalen errekapitulazioa egin dugu. Hondarrean idazki eta datu multzo dialektalen zerrenda zabala ekarri dugu. Euskal Dialektologia ez da oraino bere goihen gradora heldu, baina aldizkari honetako bereko lan zenbaitek erakusten dute hondarreko hogeita hamazazpi urteak ez direla debaldetan joan.

Estatistikak

46
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
2005-12-31