Zaraitzuera aztertzeko ekarpen berriak (8 - Espartza: taulak/esaldiak)

  • Koldo Artola Donostiako ARANZADI Zientzia Elkarteko Etnografia Sailekoa [Espainia]

Laburpena

Bost dira honekin euskara aztertuz ukitu ditugun Zaraitzu ibarreko herriak. Saio honek, halere, izango du jarraipenik ‘(9 - Espartza: ahozko testuak)’ azpitituluko beste saio batean, non lehenago, Otsagiko herrian hain juxtu, egin genuenaren antzera, hainbat gertaera, pasarte eta zertzelada interesgarri agertaraziko dugun, haien artean almadiak ikusi uste ahal izango ditugula Zaraitzu ibaian barrena, bai-eta, artzaintzari gagozkiola adibidez, artaldeek edo ardi-saldoek, trashumantziaren bideetan, erabili ohi duten zaraitzuarren kañadara ere. Espartzan bildu dugun informazioa inguruko herrietan jasotakoa baino ugariagoa izatean testuak ere inoizko luzeenak dira, informatzaile guztiek euskara mintzatuari dagokionez –eta hau ulertzekoa da– maila bera ezin erakutsi badute ere. Zaraitzuko euskara hau, ohiko laburpen xume hauek egitean idatzi dugun moduan, Louis-Lucien Bonaparte printze euskaltzaleak egindako mapa zoragarrian ekialdeko behe-nafarreraren esparruan kokaturik agertzen da, horretarako arrazoi nagusienetarik bat, antza, errespetuzko alokutibotasunaren erabilera izaki, ekialdeko euskalkien ezaugarri.  

 

Estatistikak

38
##plugins.generic.usageStats.noStats##

Erreferentziak

ARANA, A., Zaraitzuko Hiztegia, Nafarroako Gobernua eta Hiria Liburuak, 2001.

ARANZADI ZIENTZI ELKARTEA - ETNOLOGIA MINTEGIA, Euskalerriko Atlas Etnolinguistikoa (EAEL), I eta II, Donostia, 1983 eta 1990, hurrenez hurren.

ARTOLA, K., "Erronkariko uskararen azken hatsak… eiro're!!", FLV, 25, 1977.

ARTOLA, K., "Fidela Bernat anderea, euskal hiztun erronkariarra (I)", FLV, 58, 1991.

ARTOLA, K., "Zaraitzuera aztertzeko ekarpen berriak" (1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7), FLV, 91, 92, 93, 94, 95, 96 eta 97, 2002-2004.

AZKUE, R. M. de, "Particularidades del dialecto roncalés", Euskera, II-III-IV, Euskaltzaindia, 1931.

AZKUE, R. M. de, Diccionario vasco-español-francés (repr. facsímil), Edit. La Gran Enciclopedia Vasca, Bilbao, 1969.

BELOKI, J. J.; ELOSEGI, J.; SANSINENEA, P. eta MITXELENA, K., "Contribución al conocimiento del dialecto roncalés", BRSVAP, IX-4º, Donostia, 1953.

ECHAIDE ITARTE, A. M., El euskera en Navarra: Encuestas lingüísticas (1965-1967), Eusko Ikaskuntza, Donostia, 1989.

EUSKALERRIKO IRRATIA, Nafarroako euskaldunen mintzoak (II), Nafarroako Gobernua, 1993.

IRIBARREN, J. M., Vocabulario navarro (nueva edición preparada y ampliada por Ricardo Ollaquindia), Institución Príncipe de Viana, Iruñea, 1984.

IZAGIRRE, K., "Erronkariko euskal-ondakin batzuk", BRSVAP, XV-3º, Donostia, 1959.

MITXELENA, K., "Un catecismo salacenco", FLV, 39, 1982.

SANZ ZABALZA, F., Maderistas y almadieros del Roncal, 1945-1955, Copia, Iruñea, 1993.

SATRUSTEGI, J. M., Euskal testu zaharrak - Zaraitzu (1780), Nafarroako Gobernua eta Euskaltzaindia, 1987.

SATRUSTEGI, J. M., "Zaraitzuko euskararen lekukoak", Luis Villasanteri Omenaldia, Iker, 6, Euskaltzaindia, 1992.

YRIZAR, P. de, Contribución a la dialectología de la lengua vasca (I), Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, Donostia, 1981.

YRIZAR, P. de, Morfología del verbo auxiliar roncalés, Euskaltzaindia, 1992.

YRIZAR, P. de, Morfología del verbo auxiliar bajo navarro oriental (I, II eta III), Euskaltzaindia, 1999-2002.

Argitaratuta
2005-04-30