Leioako azentuaz
Laburpena
Behar honetan Leioako euskararen azentueraren ezaugarri nagusiak aztertzen dira. Leioako azentuera Bizkaiko iparraldeko doinu-azentudunen barietateen lurraldearen mugan kokatzen da. Lan honetan izen, adjektibo eta aditz partizipioen azentueretan oinarritu gara arau orokorrak lortzeko. Morfema azentudun eta azentubakoen arteko desberdintasun nagusiak aurkezten dira. Irizpide bi hauen arabera sailkatu dira erakarpen atzizkiak eta flexio atzizkiak. Sekzioetarik baten berba elkartuen azentuera aztertzen da. Elkartu hauek guztiak beti azentudunak dira eta kasurik gehienetan azentua arau finko baten arabera txertatzen da. Azkenik, Leioako eredua Getxo-Gernika eta Arratia ereduekin erkatu da.
Estatistikak
Erreferentziak
GAMINDE, Iñaki (1989): Leioako Euskararen Gramatikaz, Leioako Udala, Bilbo.
GAMINDE, Iñaki (1998): Euskaldunen Azentuak, Labayru, Bilbo.
GAMINDE, Iñaki (2000): "Azentua eta Intonazioa: Egoera eta ikerketa baliabideak" in Zuazo, Koldo (arg.) Dialektologia Gaiak, EHU eta Arabako Foru Aldundia, Gasteiz.
GAMINDE, Iñaki (2001): Leioa Berbarik Berba (agertzeko).
HUALDE, J. I. (1997): Euskararen azentuerak. Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo", Gehigarriak XLII. Gipuzkoako Foru Aldundia eta Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilbo eta Donostia.
HUALDE, J. I.; Elordieta, G.; Gaminde, I. eta Smiljanic, R. (2000): "From Pitch-accent to stress-accent in Basque and the typology of accentual systems" (Agertzeko).
Egile-eskubideak 2002 Iñaki Gaminde

Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.