Eibar eta Oleta herrietako hikako tratamenduak
Laburpena
Artikulu honetan bizkaieraren eremuko bi azpieuskalkiren hikako tratamenduei buruzko azterlan txiki bat aurkezten da. Datuak biltzeko, egileak bi herritara jo du: Oleta (Araba) eta Eibar (Gipuzkoa). Bietan ere hiztun bana aukeratu eta elkarrizketatu du, bere inguruko hikako tratamenduaren berri jasotzeko. Argi dago askoz ere hiztun gehiago behar direla, azterlana zientifikoa izango bada. Jakingarri askoak dira, hala ere, hiztun horiek emandako argibideak, nahiz eta begien bistakoa den euskararen tratamendu berezi hori sarritan eskualde berean etxez etxe eta herriz herri aldatzen dela eta bi lagunek emandako datuak ezin direla inola ere ezeren arau izan. Lantxo honek lau atal ditu: galdetegia, erdarazko esaldi batzuen itzulpena, iruzkina eta aditzen paradigma, Oletako eta Eibarko bi hiztunen laguntzarekin ondua.
Estatistikak
Erreferentziak
ALBERDI, J., "Alokutibotasuna eta tratamenduak euskaraz: II, Markinaldeko kasua", ASJU, 20:2, (1986), 419-486.
ETXEBARRIA, T., "Flexiones verbales de Eibar", Euskera, VIII-IX, (1963-64), 53-130. Euskal Herriko hizkuntza atlasa, Ohiko euskal mintzamoldeen antologia, Euskaltzaindia, (1999).
PUJANA, P., "Oletako Euskal Aditza", Diputación Foral de Álava-Consejo de Cultura, (1977).
SAN MARTIN, J., "Eibarko aditz laguntzailearen paradigmak", IKER-1, Euskaltzaindia, (1981), 331-342.
Egile-eskubideak 2002 Inaxio Lopez de Arana Arrieta
Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.