“Erizkizundi irukoitza” Sakana erdialdean

  • José Luis Erdozia Mauleón Ertainetako irakaslea [Espainia]

Laburpena

Artikulu honetan, mende honen hasieran Azkuek egokitutako Erizkizundi Irukoitza galdetegiaren emaitzak aztertu dira goitik behera, eta Sakana erdialdeko herrietakoak izan dira kontuan bereziki (Etxarri-Aranatz, Arbizu eta Uhartekoak gehien bat, ezen iritsi zaizkigun Arruazu eta Lakuntzakoak oso urriak baitira), egun herri hauetan erabiltzen den hizkerarekin bat datozen ala ez egiaztatuz, modu honetan aipatu galdetegiaren beraren eta haren emaitzen balio dialektologikoa zehazten ahalegindu naizelarik, Mitxelenak (1991,183) zioena, galdetutako burutzapenen balio urria zenbait kasutan eta argitaratutako datuen era desegokia, egiaztatzen delarik. Sakana erdialdetik ekialdera dagoen Irañetako emaitzak ere aztertu ditut, ondorio bitxia atera ahal izan dudalarik, erantzun guztietan ez bada ere, askotan behintzat, badirudi era egokiagoan atxekitzen direla ez soilik bertako hizkerara, baizik eta beste hiru herrietakora ere bai.

Estatistikak

35
##plugins.generic.usageStats.noStats##

Erreferentziak

ARAKAMA IMAZ, Jose Maria, Uharte-Arakilgo Dotrina, ASJU-ren gehigarriak 28-2, 1994.

ECHAIDE, A. M., Erizkizundi Irukoitza, Iker 3, 1984.

HUALDE, José Ignacio, Arbizuko hizkeraren zenbait soinu bereizgarriz, Uztaro 18, 49-60, 1996.

KARASATORRE, Rafael, Barranca-Burunda, 1993.

KARASATORRE, R. et alii, Etxarri-Aranatzko euskara eta Arañaz elkarteko hiztegia, Altaffaylla, 1991.

MITXELENA, Koldo, De dialectología vasca, FLV 58, 1991.

MITXELENA, Koldo, Fonética Histórica Vasca, ASJU-ren gehigarriak, 1985.

MITXELENA, Koldo, Orotariko euskal hiztegia.

SOLÍS, Gregoria, Lizarragako euskararen azterketa, FLV 62, 95-124, 1993.

ZUAZO, Koldo, Burundako hizkera, Asju-ren gehigarriak, 28, 297-364, 1994

Argitaratuta
2000-04-30