Perpaus Kausalak «Manezaundi» ren Idazkietan
Laburpena
Kausazko perpausek duten garrantzia kontutan harturik, eta gaur egun arte Enrike Zubiri «Manezaundi» idazlearen mota honetako perpausen erabileraren ikusketa partziala izanda, berauek nola osatzen dituen sakonki aztertzeari ekin diogu ikerlan honetan. Honela, bada, lehendabizi, Manezaundik eratutakoen sailkapena burutu dugu, zein den bakoitzaren erabilpen maiztasuna zehaztu ondoren. Gero idazleak osatutako kausazko perpaus mota guztiak - zentzu hertsienean kausazkotzat hartzen direnak nahiz kausazko balioa eta beste balio baten artekoa dutenak- eskaini ditugu eta, adibide gisa, bere testuetatik hartutako bakar batzuk, mota bakoitzari buruz hizkuntzalariek emandako azalpenekin batera. Azkenik, beste testu batzuetako perpausak ere ekarri ditugu hona, Cazenavek eta beste batzuek XIX. mendearen hondarrean Bonaparterentzat behe-nafarreraz egindako itzulpenetatik hartutakoak, alegia, Manezaundirenekin nolabait erkatu eta bere erabilera zehazteko asmoz.
Estatistikak
Egile-eskubideak 1996 Mariam Antoñana Abalos
Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.