Amenduxen olerkiaz. Oharrak

  • Patxi Salaberri Zaratiegi Nafarroako Unibertsitate Publikoa [Espainia]

Laburpena

Lan honetan Juanes Amendux XVI. mendeko iruindar olerkariaren bertsoez mintzatu diren ikertzaileen ekarpenak aztertzen dira, punturen batean interpretazio berria proposatuz. Interpretazio berri hauek egiteko autoreak testu orijinala berriz ikusi eta irakurri du, eta olerkia idatzia dagoen hegoaldeko goi-nafarrera izeneko euskalkiaren hizkuntz ezaugarriak hartu ditu kontutan. Euskalki hau garai batean oso erabilia zen Nafarroan, eta Orreagatik Lizarraraino hedatzen zen, Iruñean ere mintzatua zelarik. Kontutan hartu da, baita ere, Jimeno Juríok olerkari iruindarraren biziaz eta lanaz moldatu duen artikulua.

Estatistikak

33
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
1996-04-30