Enrike Zubiri "Manezaundi". Zenbait artikulu
Laburpena
Enrike Zubiri "Manezaundi"-ren zenbait artikulu dakartzagu hona, orain arteko bildumetan ageri ez direnak, alegia, bere obra osoa ezagutarazteko xedez. Manezaundi, pincatzaile ospetsua, euskaltzale fina ere izan zen eta, euskal literaturari dagokionez, emaitza ederra utzi zigun II. Errepublikako garaian zehar, batipat, argitaraturiko artikuluei esker. Dena den, askoz ere lehenagotik zebilen buru-belarri sartua mugimendu abertzale eta euskaltzalean. Izan ere, 1925.ean sorturiko "Euskararen Adiskideak" elkarteko partaidea izan zen, elkartearen asmoak bere egiten zituela, Nafarroako euskararen desagerpena galerazi eta euskal hizkuntza eta kulturari bultzada ematekoak, hain zuzen ere. Elkarteak kultur ekitaldiak bultzatu zituen, kementsu, 1936. urteko gertaerek ekimen guztiak gogorki eragotzi arte. Artikuluez gain, bi eskutitz ere jaso ditugu, Eusko lkaskuntzako idazkariari igorritakoak.
Estatistikak
Egile-eskubideak 1995 Marian Antoñana Ábalos

Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.



