Autobibliografía de Gustav Henningsen [Gustav Henningsenen autobibliografia]
Laburpena
Bibliografia honek biltzen ditu Gustav Henningsenek 1958tik gaur egun arte idatzitako lan guztiak; baita beste kultura-jarduera interesgarri batzuk ere, hala nola erakusketak, elkarrizketak, irrati eta telebistarako gidoiak, etab. Lehenik, monografiak ematen dira, lehen edizioaren araberako hurrenkera kronologikoan. Itzulpenak eta bertsioak datoz jarraian, sarreraren zenbakiari eutsita eta letren bidez bereizita. Egilearen argitalpenen aipamen kritikoak ere erantsi dira, prentsa eta aldizkari espezializatuetan agertutakoak. Bigarren atalak artikuluak eta txostenak dakartza, argitalpenaren irizpide kronologiko berari jarraikiz. Ondoren, hirugarren atalak aipamenak biltzen ditu eta, bibliografia bukatzeko, laugarren multzoan beste ekarpen kultural batzuk ageri dira. Danieraz argitaratutako lanen izenak gaztelaniara itzuli dira, hobeto ulertzeko, eta kako zuzenen artean daude. Gainera, zenbait datu bibliografiko interesgarri erantsi dira, hala nola ilustrazioak, itzultzaileen izenak, hitzaurregileak, azal-motak, etab. [P. de...