De la caza de brujas al culto de brujas [Sorginen ehizatik sorginen gurtzara]

  • Gustav Henningsen [Danimarka]

Laburpena

1984an Gustav Henningsenek Sorginen ehizatik sorginen kulturara. 1484-1984* izeneko liburua argitaratu zuen danieraz, eta oihartzun handia izan zuen nazioartean, sorginkeriaren fenomeno antropologiko eta historikoari buruzko ikerlanetan. Egitate hori aztertu zuen Europa osoan eta trinkotasun kronologiko handiarekin. Obrak interes handia piztu zuen, izandako iruzkin laudagarri ugariek frogatzen duten legez, baina Espainian oharkabean igaro da danieraz argitaratu zelako Kopenhagen. Gustav Henningsenek ikerlari gisa bi dohain erakusten zituen jada garai hartan: lehen mailako dokumentu-iturriak erabiltzea eta horiek bezain baliotsuak diren beste material batzuekin osatzea, material ikonografikoekin, hain zuzen. Obra horren kapitulu bat [70.-92. or.] Zugarramurdiko prozesu erraldoiari buruzkoa da. Zazpi dokumenturen itzulpena dakar eta aurretik aurkezpen bat ematen du. Jarraian, testuinguruaren azalpen hori argitaratuko dugu; izan ere, laburra izanda ere, ederki biltzen ditu...

Estatistikak

195
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
2021-08-25