Diezmos y primicias de la iglesia de Mélida. Una aproximación a la producción agraria de la villa (1693-1840) [Melidako elizako hamarrenak eta hasikinak. Hurbilketa bat, herriko nekazaritzako ekoizpenari (1693-1840)]
Laburpena
Hamarrenak eta hasikinak Elizak bildutako zergak ziren, landa inguruan nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizpen gordina zergapetzen zutenak. Melidako parrokia artxiboan gordetako tazmien liburuak abiaburutzat harturik, herrian 1693tik 1840ra bitarte detxematuriko produktu eta kopuruak aztertzen ditu lan honek. Horrez gain, fruituak bildu eta onuradunen artean banatzeko sistema aztertzen da, baita urteko aldakuntzak eta epean zehar izaniko bilakaera ere. Azkenik, herriko nekazaritzako ekoizpenari ere begiratzen zaio, ordaindutako hamarrenak oinarri hartuta.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2016 Juan Manuel Garde Garde

Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.