La mujer en la epigrafía funeraria de la Navarra romana: ¿integración en los modelos culturales procedentes de Tarraco? [Emakumea Nafarroa erromatarreko hilobietako epigrafian: Tarraco-tik heldu ziren kultur ereduen integrazioa?]
Laburpena
Alderdi zehatz bat aztertu dugu II. eta III. mendeetako hilobietako epigrafeetan: emazteei esleitutako epitetoak senarrei esleitutakoekin alderatuta. Haien eduki semantiko ezberdinak, garaiko literatura latindarrean goratzen ziren bertuteen absentziak eta sexuaren araberako erabileraren bereizketak laguntzen digute ikusten Hispania Citerior- eko hiriburuan emakumeek familian zuten lekua. Hori amaitutakoan, gure azterketa estatistikoaren emaitzak eta Nafarroak egun hartzen duen lurraldeko hilobietako epigrafian bildutako datuak alderatuko ditugu, zehazteko ea inguru hori Tarraco-tik heldu ziren kultur korronteen barruan sartzen ote zen.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2019 Laura Díaz López

Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.