Mujeres y profesiones jurídicas en Navarra [Emakumeak eta lanbide juridikoak Nafarroan]
Laburpena
Lanak bi zati ditu: lehenak, metodo biografikoa erabiliz, Iruñeko lehen abokatuak ditu ardatz, Maria Lacunza eta Julia Álvarez. Bigarren zatiaren helburua da jakitea zer presentzia duten gaur egun emakumeek Nafarroako esparru juridikoan, eta, horretarako, Nafarroan lanbide juridikoetan diharduten emakumeei eta matrikulatutako emakumezko ikasleei buruzko datu kuantitatiboak eta kualitatiboak aztertzen dira. Lanetik ondorioztatzen da beharrezkoa dela genero ikuspegia erabiltzea Nafarroako zuzenbidearen historiaren ikerketetan, kontuan har daitezen Nafarroako emakumezko juristak eta egin dituzten ekarpenak ezagutza historikoaren subjektu eta objektu moduan.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2018 Mª Cruz Díaz de Terán Velasco

Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.