Eficiencia de las fichas de procesos para el conocimiento de los mayorazgos [Prozesuen fitxak, baliabide egokia maiorazgoen berri izateko]

  • Jesús García de Jalón Sanz Investigador independiente [Espainia]
Gako-hitzak: Nafarroako Artxibo Nagusia, prozesuak, maiorazgoa, Viana

Laburpena

Nafarroako Artxibo Nagusiko Prozesuen Ataleko datu-base informatizatuko deskripzio fitxak miatu dira, Nafarroako Viana hirian zenbat maiorazgo zeuden jakin nahirik. Bilatzeko, «Viana and maiorazgo» estrategia erabili zen. Bilaketa horrekin 211 fitxa aurkitu ziren. Hemen fitxen edukia aztertzen da eta hau dugu emaitza: 29 maiorazgok zituzten etxe nagusia eta ondasun higigarri eta higiezinak Vianan. Prozesua eragin zuten arrazoiak ere jorratzen dira. Aurkitutakoari buruz hausnartuta, ondorioztatzen da deskripzio fitxak eraginkorrak eta efizienteak direla maiorazgoen kopurua, izena eta historia ezagutzeko, Nafarroari eta Nafarroako Artxibo Nagusiari dagokienez.

Estatistikak

104
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
2019-10-22
Atala
Historia