Arbizuko eremuaren finkatzea

  • José Luis Erdozia Mauleon Geografia eta Historian lizentziaduna eta Euskal Filologian doktorea [Espainia]
Gako-hitzak: Arbizu, Behe Erdi Aroa, mugarritzeak, toponimia

Laburpena

Ez dakigu Sakanako erdigunean dagoen Arbizu herria noiz sortu zen, baina baditugu hainbat eta hainbat datu XIII. mendetik aurrera, Behe Erdi Aroko mende horretan abiapuntua harturik, nola joan zen finkatzen bere herri-eremua ezagutzeko. Lehenik, XVI. mendearen aurreko datuak («Hamarrenaren liburua», «1360ko Etxarri Aranazko Santa Maria elizaren hamarrenak», «1427ko Mendialdeko suen liburua») izanen ditugu aztergai. Eta, jarraian, 1537ko, 1699ko, 1827ko eta 1872ko mugarriztatzeen dokumentuak Arbizuren herri-eremua nola zegoen zehazturik ikusteko. Aipatu dokumentuetako datuak aitzakia harturik, beste datu batzuk, baina bereziki mugarritzeen ingurukoak eta toponimiakoak jorratuko dira.

Estatistikak

51
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
2020-10-29
Atala
Historia