Marisa Rey-Henningsen y el arte de la traducción de la literatura danesa [Marisa Rey-Henningsen eta literatura daniarra itzultzeko artea]
Laburpena
Marisa Rey-Henningsenek (Madril, 1936) egin zituen sormeneko eta ikerketako jarduera ugarien artean, literatura daniarreko obra handi –ordu arte gaztelaniaz argitaratu gabe zeuden– batzuen itzulpenak nabarmentzen dira. Haren lanari esker, gaztelaniazko irakurleak idazle garrantzitsuen testuak irakurtzeko aukera izan du; konparazio batera, Steen Steensen Blicher-en En landsbydegns dagbog (Herriko sakristau baten egunkaria) edo Hans Christian Andersenen I Spanien (Espainiako bidaia). Azterlan honetan, itzultzaile gisa egin zuen lana jorraturik, azpimarratzen da aitzindaria eta oso garrantzitsua izan zela literatura eskandinaviarraren ezagutza zabaltzeari begira.