Goya investigado por la Inquisición: la censura de los Caprichos en 1804 [Inkisizioa Goya ikertzen: Caprichos sailaren zentsura 1804an]
Laburpena
Artikulu honetan, argitaratu gabeko dokumentu bat aurkezten da, zeinak erakusten baitu Toledoko Inkisizio Auzitegiak Goyaren Caprichos saila ikertu zuela 1804an. Nabarmentzekoa da nola kausa hori egin zuten Goyak sail horren plantxak eta estanpatutako multzoak Koroari eman eta urtebete geroago; obra hori jada Errege Kalkografian saltzen zen garai batean, hain justu ere. Espedientea ez zaigu osorik iritsi, baina badirudi kausak ez ziola Goyari ondorio txarrik ekarri; seguruenik, Karlos IV.a erregeak berak esku hartuko zuelako, edo Manuel Godoy estatuko idazkariak, edo Toledoko artzapezpikuak, Borboiko Luis María kardinalak.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2021 Príncipe de Viana
Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.