Recetas médico-farmacéutico de Miguel María Daoiz, enfermero de la catedral de Pamplona entre 1803 y 1851 [Miguel María Daoiz Iruñeko katedraleko erizainaren 1803tik 1851ra bitarteko errezeta mediko eta farmaziakoak]
Laburpena
Iruñeko katedralaren azken erizaina Miguel María Daoiz y Nederist izan zen. 1768an Bartzelonan jaioa, 1789an katedraleko kalonje hautatua eta 1851n hila, hura izan zen erizainaren dignitatea eskuratu zuen azkena.
Katedraleko artxiboan gai ezberdinei buruzko hainbat eskuizkribu daude, haien artean medikuntza eta farmazia alorrekoak gailentzen direlarik. Osorik argitaratzen ditugu, kalonje erizainari buruzko ikerlan batekin eta eskuizkribuetan islatzen den farmaziako ezagupenen gaineko azterketa batekin batera. Esan daiteke tratamenduetako batzuetan argi dagoela Frantziako eragina eta agirien kronologia 1776tik 1819ra bitartekoa dela. Laurogei produktu aipatzen dira, koadro batean ordenatu ditugunak, egozten zaien eragina eta bi farmakopeatan agertzen dena aipatuz. Haietarik hamabost, bakarka formulatuak dira eta gainerakoak, sendagai konposatu gisa. Eskuizkribuan herri patologietarako tratamenduak ere azaltzen dira, hala nola urdailekoa sendatzeko balio zutenak.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2016 Naiara Ardanaz Iñarga, Enrique Aramburu Araluce, Anton Erkoreka Barrena

Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.