Metáforas y contexto social en sermones del siglo XVIII [Metaforak eta gizarte-testuingurua xviii. mendeko sermoietan]
Laburpena
Lan honen helburua da jendaurreko diskurtso mota baten, hots, sermoien hiztegia deskribatu eta aztertzea aditzera emateko nola islatzen den haietan XVIII. mendeak berea zuen ideario erlijiosoa hizkuntzaren erabilera metaforikoaren bidez. Metaforak bitarteko onak dira iritzi publikoari eragiteko, zeina lotu egiten baitzaio egilearen ideologia ezkutuari, prediku hauetan eginkizun erabakigarria izanik komunikazio-ekintzaren helburua bera. Era berean, testu hauek aztertzeko, egoki iritziko zaio hizkuntzaz kanpoko faktore zenbaiti begiratzea, hala nola testuinguru soziohistorikoa, XVIII. mendeko Espainian katolikoa zena argi eta garbi. Nafarroako Erredinen dagoen Lujena Etxeko artxibo pribatuko hemezortzigarren mendeko sermoien bilduma izan da ikerlanerako erabili den corpusa.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2016 Maite Iraceburu Jiménez
Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.