Los familiares de Basilio Lacort, el «Nakens navarro» [Basilio Lacort Nakens nafarraren senitartekoak]

  • Ángel García-Sanz Marcotegui Universidad Pública de Navarra [Espainia]
Gako-hitzak: Lacort, errepublikazaletasuna, Nafarroa, Espainia, Gerra Zibila, erbestea

Laburpena

Nakens nafarrra izan zenaren Basilio Lacort Larralderen (1851-1908) senitarteko zuzen eta ondorengoen ibilbidea azaltzen da. Militar errepublikazale, antiklerikal eta librepentsalariaren senide gehienek haren bide beretik jo zuten, nahiz eta biloba bati buruzko dokumentazioan kontraesanak ageri diren eta ezinezkoa den ondorio eztabaidaezinetara iristea.

Familia leinu hori irakaslez, medikuz, abokatuz, militarrez, funtzionarioz eta abarrez osaturiko korronte liberal-errepublikazale minoritario bateko kide izan zen, zeinak, XIX. mendeko bigarren hamarkadatik 1936-1939ko gerra zibilera arte, aurka egin zion herrikideen tradizionalismo hegemonikoari.

Haietariko anitzek bezala, lacortarrek hainbat postu bete zituzten Nafarroatik at. Bestalde, azken gerra zibilaren ondorioen, galdutako agirien eta erbesteak ekarritako deserrotzearen eraginez, pertsona ia erabat ezezagunak dira gaur egun, eta ez soilik jende arruntarendako, eta haien ondareari ezikusiarena egiten zaio beren lurrean.

 

Estatistikak

24
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
2016-12-29
Atala
Historia