Fray Fernando de Talavera, monje jerónimo (c. 1428-1507) [Frai Fernando Talaverakoa, monje jeronimotarra (1428-1507)]
Laburpena
Tarsicio de Azconak artikulu honetan F. Fernando de Talavera monje jeronimotarraren profil biografikoak ematen ditu. Monje jeronimotarra eta, Valladoliden, Pradoko monasterioko priorea izan aurretik, F. Fernandok Salamancan ikasi zuen (1444-1451) eta apaiz ordenatu zuten. Pradon zegoela, Elisabet erreginak aitor-entzule eta kontseilari izendatu zuen, eta, horregatik, erresumako gorabehera korapilatsuenetan esku hartu zuen. 1485ean Ávilako apezpiku izendatu zuten, eta 1493an, Granadako artzapezpiku. Granadan proiektu bat otu zitzaion, musulmanak, judutarrak eta arnegatuak ebanjelizazioaren bidez kristautzeko, bortxakeriarik erabili gabe. Bere bizialdiko azken urteetan, Inkisizioaren jazarpena izan zuen, Inkisizioak bere familia judaizantetzat jo zuelako, baina prozesua artxibatu egin zuten. F. Fernandok, bestalde, eskuliburu spiritualak
eta apologetikoak idatzi zituen.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2017 Tarsicio De Azcona
Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.