Ordenanzas de los hortelanos de la Rochapea (1572) [Arrotxapeko baratzezainen ordenantzak (1572)]

  • Tarsicio De Azcona Correspondiente de la RAH [Espainia]
Gako-hitzak: Iruña (XVI. mendea), Juslarrotxa (Arrotxapea), Juslarrotxako laborarien ordenantzak, Iruñeko erlijiozaletasuna (XVI. mendea), Iruñeko prosopografia (izen-deiturak) XVI. mendea

Laburpena

Egileak prozesu judizial bat agerrarazten du. 1572an gauzatu zuten, eta epaia eman, Iruñeko justiziako alkateek. Juslarrochako (Arrotxapeko) bi laborariren aurkakoa izan zen epaiketa, Pedro Arazuri eta Diego Larraguetaren aurkakoa, hain zuzen, 1571ko gabonetan hitz hanpatuak esateagatik. Prozesuan zenbait agiri aurkeztu zituzten: laborarien harremanak arautzen zituzten ordenantzak, festa jakin batzuetan eta biltzen zirenean esaten zuten otoitza (Oración perpetua), eta auzoko hilen zerrenda (transkribatuak). Berez kofradia ez bazen ere, batzuetan kapitulu gisa biltzen ziren, eta priorea eta maioralak zituzten; San Lorentzo parrokiaren baitan zeuden. Dokumentazioa material egokia da XVI. mendeko Iruñeko prosopografiako azterlana egiteko. Gainera, egileak terminoen glosarioa egin du.

 

Estatistikak

40
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
2017-08-29