De Nueva España a Navarra: el mayorazgo y la casa principal de José García de Salcedo en Milagro [Espainia Berritik Nafarroara: maiorazkoa eta José García de Salcedoren etxe nagusia Milagron]
Laburpena
García de Salcedotarren Milagroko etxea da Nafarroako jauregi arkitektura barrokoaren adibide esanguratsuenetariko bat. José García de Salcedo militarrak eraiki zuen 1680.ean, bere leinuaren irudi eta memoria gisa, eta Bizkai Berritik itzuli ostean lortutako botere ekonomiko eta soziala erakusteko ikur ukaezin gisa. Bertako gobernadorea izan zen 1671. eta 1676. urteen bitartean. Artikulu honetan haren bizi-ibilbidea eta haren familiarena aztertzeaz gain, Pedro de Aguirre obra-maisu ospetsuak egindako eraikinaren prozesua ere aztertzen da. Estilo-ezaugarrien eta barneko dekorazioaren azterlanarekin osatzen da. Apaingarrien artean Espainia Berritik ekarritako altzariak eta zilarrezko objektuak daude.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2017 Pilar Andueza Unanua
Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.