‘Abd al-Rahman ibn Muhammad, Sanchuelo, hijo de Almanzor y nieto de los reyes de Pamplona [‘Abd al-Rahman ibn Muhammad, Antso txikia: Al-Mansur-en seme eta Iruñeko erregeen biloba]
Laburpena
Al-Mansur pertsona zeharo ezaguna da eta Iberiar Penintsulako lurralde musulmanetan botere erabatekoa izan zuen garaiari buruz aski idatzi da. Ez dira horrenbeste ezagutzen Abd al-Malik al-Muzafar eta Abd ar-Rahman Antso txikia gobernuan, hauek ere modu absolutuan, izan ziren aldian Kordobako gortean izandako gertakariak. Lan honek eguneratu egiten du agintaldi labur honen historia, bereziki Antso txikiarena. Hala esaten zioten, ama Iruñeko Antso II.a Garzeitz Abarkaren alaba zuelako. Ez zen agintari erakargarria izan Kordobako musulmanendako, aldarrikatu eta lau hilabetera kendu eta hil egin baitzuten. Bukaera honek izan zuen bere garrantzia: boterea penintsulan kalifa-herri musulmanetik Iparraldeko kristau erreinuetara pasatu zen.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2017 Alberto Cañada Juste

Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.