El falcesino Fray Benito de Navarra (ca. 1610-después de 1679), maestro de capilla de San Bartolomé de Lupiana (Guadalajara) [Fray Benito Nafarroakoa faltzestarra (1610 inguru-1679 ondoren), Lupianako (Guadalajara) San Bartolomeko kapera maisua]
Laburpena
Faltzesen sortutako Benito Martínez de Artieda konpositorea ikertu da; fraile jeronimotarra izan zen Benito Nafarroakoa izenarekin. San Bartolome monasterioan (Lupiana) jarduera sakona izan zuen, kapera maisu eta konpositore gisa. Artxibo Historiko Nazionalean (Madril) gordetako dokumentazioagatik da ezaguna haren lana. Bigarren mailako figura izan zen, baina eliza-musikaren bilakaeraren adierazgarri da, izan zituen maisuengatik (tartean, Mateo Romero) eta ikasleengatik, zein erabili zituen teknika polikoralengatik. Haren bidez Espainiako musika eskolen historiografiaren alderdiak birplantea daitezke. Barroko polikoralaren adibide gisa, Escorialgo liburutegiko Veni, Sancte Spiritus sekuentzia transkribatu da.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2017 Alfonso De Vicente Delgado, Ernesto Morejón
Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.