Nuevos consensos sociales plurales para el fomento de la lengua vasca en Navarra [Euskararen sustapenerako adostasun sozial plural berriak Nafarroan]
Laburpena
Nafarroan maila dezenteko eztabaida sozialaren arazoa gertatzen da euskarari buruzko hizkuntza politiken inguruan, eta eztabaida horrek konpondu gabe iraun du denboran zehar. Ikerketa soziolinguistiko honen helburua euskarari buruzko adostasun eta desadostasunen oinarri diskurtsiboak argitzea eta oinarrizko adostasun sozial berriak identifikatzea izan da. Garrantzi sozial handiko gaia da. Parte-hartzaileak gizartean erreferenteak diren 24 lagun izan dira, gizartean dauden askotariko profil linguistiko eta sentsibilitate sozio-politikoetakoak. Adituen talde-dinamiketan oinarritutako metodologia kualitatiboa erabili da. Helburua bete egin da. Ikerketa berritzailea da eta inplikazioak izaten ahal ditu erresonantzia sozial berri eta zabalak eragiteko gai diren euskarari buruzko etorkizuneko hizkuntza politikak diseinatzeko.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2018 Xabier Erize Etxegarai

Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.