Juan Dolcet Santos. Rompiendo fronteras, más allá del retrato convencional [Juan Dolcet Santos. Mugak hautsiz, erretratu konbentzionaletik harago]
Laburpena
Erretratu konbentzionalaren mugak gainditu izana da artikulu honen gaia, eta 1951 eta 1990 artean lan egin zuen egile madrildar baten erretratu fotografikoak hartu dira adibidetzat, Juan Dolcet Santos argazkilariarenak. Dolceten argazkigintzaren azterketak aukera ematen du ikusteko nolatan aldatzen den erretratua aurpegi baten argazki bidezko irudikapena edo pertsona baten identifikazio fisiko hutsa izatetik argazkilariak/ sortzaileak argazkia atera zaien pertsonen mundu pribatuaren barruan dagoena jendaurrean jartzeko erabiltzen duen tresna izatera. Horrek guztiak adierazten digu zer-nolako gaitasun teknikoa eta plastikoa eta zer-nolako sentiberatasun bisuala duen egileak irudi bakar batean islatu eta laburtzeko pertsonaren izaera.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2018 Yoania Alejandra Torres Luna

Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.