La mujer silenciada. Violencia de género en Pamplona durante la Restauración (1876-1923) [Emakume isildua: genero indarkeria Iruñean, Berrezarkuntzan (1876-1923)]
Laburpena
Genero indarkeria Iruñeko emakume askok Berrezarkuntzan aurre egin behar izan zioten arazo larri bat izan zen. Emakumeei buruzko arrazoibideek genero rol jakin batzuk betikotu zituzten, eta indarkeriaren oinarri izan ziren, zeina egiturazko kausen ondorio izan baitzen, eta dokumentazio judizialean erraz arakatzeko modukoa. Iturri horiei esker, genero indarkeriaren alderdi esplizituenaren ereduak eta ezaugarriak ikus ditzakegu, bai auzigai ziren gertaeren bidez, bai instantzia judizialek delituez egiten zuten interpretazioaren bidez. Bestalde, prentsak modu berezian jaso zituen gertaerak eta «pasio-hilketa» izena hartu zutenak.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2018 Esther Aldave Monreal

Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.