Artikulua eta argitalpena onartzeko prozesua
Sarrera
Idazlan argitaragabeak onartuko dira, Foru Komunitateko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan idatziak, euskaraz edo gaztelaniaz, baita frantsesez edo ingelesez idatziak ere.
Soilik onartuko dira euskarri digitalean igorritako jatorrizkoak.
Egileak jakinarazi behar du ea adimen artifizialak lagundutako tresna teknologikorik erabili duen, obrako testuak, irudiak edo itzulpenak sortzeko.
Halakorik erabili badu, dagokion atalean deskribatu behar du zein testu, irudi edo itzulpenetan erabili duen. Adimen artifiziala idazteko laguntza gisa erabili badu, esker onen atalean adierazi behar du. Datuak biltzeko eta/edo aztertzeko edo irudiak sortzeko erabili badu, metodoen atalean deskribatuko du erabilera hori.
Material batean adimen artifizialak lagundutako teknologiak erabili badira, egilea da arduraduna material horretan ere. Adimen artifiziala ez da aipatuko egileen edo egilekideen atalean.
Ondoko artxiboak igorriko dira:
1) Artikuluaren testua, PDF formatuan. Bertan adieraziko da irudi, taula eta grafiko guztien kokapena, egileak egoki irizten dion tokian eta dagozkien argazki oinekin, elementu horiek testuan txertatu gabe. Aldizkariak bere gain hartzen du kokapen hori aldatzeko eskubidea, maketazio arazoei erantzuna emateko. Testuak anonimoa izan behar du. Ez da paratuko egiletza identifikatu dezakeen erreferentziarik.
2) Artxibo bat testuan azaltzen den irudi bakoitzeko, behar bezala identifikatuak, hurrenez hurren zenbakituta. Testuan izan behar duten kokapena zehazteko orduan zenbakitze bera erabiliko da. Irudi artxiboak .tiff edo .jpg formatuetan aurkeztuko dira, gutxieneko erresoluzioa 300 ppp. dutela. Irudi guztietan adieraziko da zein den jatorria, berdin egilearena bada zein kanpo iturri batetik jasoa bada. Kasu honetan, jatorria eta erabiltzeko baimena adieraziko dira.
3) Excel artxibo bakar bat taula guztiendako. Taula edo grafiko bakoitza kalkulu orri bereizi batean adieraziko da, hurrenez hurren zenbakituta. Zenbakitze bera erabiliko da testuko kokapena zehazteko.
Testuaren egitura
Artikuluak ordena metodologiko bati segitu behar dio, informazioari tratamendu eraginkorra eman ahal dakion dokumentazio-zentroetan, eta bete behar ditu ISO arauak eta UNESCOrenak:
- Lanaren edukiarekin bat etorri beharko du modu esplizituan; gehienez ere hamabi hitzeko luzera izanen du.
- Sarrera, bertan zehazturik ikerketaren gaia, gai hori zertan den, xedeak eta informaziorako erabilitako materiala.
- Erdiko atalak. Testuaren gorputza, ikerlana garatzen duena; aipuak eta oharrak hortxe paratuko dira.
- Hondar atalak. Ondorioak eta emaitzak, erreferentzia zerrenda eta, halakorik bada, eranskinak.
Artikuluaren goiburuan izenburua joanen da, artikuluaren hizkuntza berean eta gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez, artikuluaren gainerakoak duen letra mota berarekin. Inolaz ere ez da dokumentu honetan adieraziko egilearen izena. Aparteko dokumentu batean joanen da.
Artikulu bakoitzak laburpen edo abstract bat izanen du euskaraz eta/edo gaztelaniaz eta ingelesez; laburpen bat izanen da, gehienez ere 700 karakterekoa, tarteak barne, paragrafo bakarrean, eta bertan jasoko dira lanaren xedea, erabilitako metodologia eta atera diren ondorioak, modu laburrean.
Halaber, gako hitzak ere adieraziko dira, gehienez ere bost, hizkuntza beretan, datu basean identifikazioa errazteko asmoz.
Tartekiak edo kapituluen goiburuak zenbaki arabiarrekin zenbakituko dira. Sarrerak izenburua behar du beti, eta 1 zenbakiarekin zenbakituko da. Hiru goiburu mailatara arte onetsiko dira.
Testuaren formatua
Artikuluko testua ondoko arauetara egokituko da:
- Jatorrizkoak gehienez ere 78.000 karaktere izanen ditu, tarteak barne, hor sartzen direlarik oharrak, koadroak, grafikoak, bibliografia eta eranskinak. Ez dira hor barne hartuko laburpen guztiak, gako hitzak eta beste hizkuntza batzuetako izenburuak.
- Times New Roman letra motan idatziko dira, 12 izaria erabilirik eta 1,5eko lerroartearekin.
- Beste hizkuntza batean idatziriko hitz solteak kurtsibaz azalduko dira, baita metalinguistikoki erabilitako terminoak ere. Halaber, kurtsibaz idatziko dira liburuen izenburuak eta aldizkarien izenak. Baztertu eginen da letra lodien eta azpimarren erabilera.
- Testuen transkripzioetan, laburrak badira (bost lerro baino gutxiago), latindar komatxoak (« ») eta letra biribila erabiliko dira. Luzeak badira, aparte ezarriko dira, komatxorik gabe, lerro koskatuetan, eta testu orokorrekoan baino izari txikiagoan (10 puntu). Gangarrak (‘’) erabiliko dira hitz bakanen adiera edo itzulpenetarako.
- Oharren deiak goi-indizeetan goraturiko zenbakien bidez eta parentesirik gabe adieraziko dira. Orri oinetan ezarriko dira, inoiz ere ez testu bukaeran, 10 izariko Times New Roman letra motarekin eta 1,5eko lerroartearekin. Zenbakitze arabiarrarekin zenbakituko dira, hurrenez hurren.
- Letra larriak erabiliko dira, hizkuntza bakoitzaren arauen arabera, horretarako nor diren erakundeen irizpide edo gomendioei jarraikiz. Hitz osoak letra larriekin soilik erabiliko dira akronimoen kasuan. Hasierako letra larria erabiliko da izen berezietan, erakunde edo korporazio izenetan, ez ordea izen arruntetarako: errege, konde, aita santu, katedrala, apezpiku...
Erreferentzia bibliografikoak
APA arauak jarraituko dira erreferentzia bibliografikoetarako:
https://aut.ac.nz.libguides.com/APA7th
Artikulua eta argitalpena onartzeko prozesua
Behin jatorrizkoa jaso ondoren, erredakzio kontseiluak erabakiko du lana baztertu edo onartuko den aztertzeko, gehienez ere astebeteko epean. Aztertzeko onartua bada, bi kanpo ebaluatzaileri emanen zaie. Horiek, gehienez ere hilabete eta erdiko epean erabakiko dute artikulua:
Onartua den: bi aztertzaileek «argitaragarri» edo «iradokitako hobekuntzekin argitaragarri» dela irizten badiote.
Baztertua den: a) bi aztertzaileek «ez argitaragarri» dela irizten badiote edo b) aztertzaile batek ez argitaragarri dela irizten badio eta besteak bigarren bertsioa berriz ere aztertua izan dadin eskatzen badu.
Onartze bidean: a) bi aztertzaileek eskatzen badute bigarren bertsioa aztertua izan dadila. b) aztertzaile batek artikuluari argitaragarri edo iradokitako hobekuntzekin argitaragarri dela irizten badio eta besteak uste badu baztertu egin behar dela edo eskatzen badu bigarren bertsioa aztertua izan dadila. Kasu honetan artikula hirugarren aztertzaile bati igorriko zaio. Aztertzaile honek uste badu lana argitaragarria edo iradokitako hobekuntzekin argitaragarria dela, lana onartuko da. Baztergarritzat badu, lana baztertuko da. Bigarren bertsioa aztertu dadila eskatzen badu, hala eginen da.
Edozein delarik ere egileak kasua hartutako erabakiaren jakinarazpena jasoko du. Salbu eta lehen kasuan, artikulua egileari itzuliko zaio, ebaluatzaileek iradokitako aldaketak egin ditzan edo, kontrako kasuan, argitaratzeari uko egin diezaion. Artikuluaren behin betiko bertsioa Word edo LibreOffice formatuan bidali beharko da.
Behin betiko onespenaren ondotik, egileei lehen inprimaketa-proben sorta bat igorriko zaie, zuzenketa egin dezaten. Oroz gain, inprimategiko akatsen zuzenketa izanen da, edo gramatika arloko aldaketak; izan ere, egileek bidalitako idazlanak behin betiko testuak izan beharko dira. Argitalpenak ez atzeratzeko, zuzenketak gehienez ere hamar egunean jasotzen ez badira, Vianako Printzea Erakundeko Argitalpen Bulegoak eginen ditu zuzenketak, horien gainean inolako erantzukizunik izan gabe.
Argitaletxeak beretako gordeko du idazlanak aldizkariak berezko dituen arau zientifiko eta tipografikoetara egokitzeko ahalmena, baita egileei artikuluak berregiteko eskatzeko ahalmena, ebaluatzaileei segitu beharrez, edo testuak, oharrak eta irudiak aldatzeko ahalmena ere.
Behin-betiko onartzearen notifikazioa jasota, «Egiletza aitorpen eta eskubide lagapen» dokumentua igorri behar da ahal bezain laster.
Egileak onartzen du, argitaratzeko arau gisa, Nafarroako Gobernuak artikulua erreproduzitu ahal izatea, osorik nahiz partez, baita haren digitalizazioa ere, haren egokitzapena edo itzulpena barne, beharrezkoa izanez gero. Halaber, onartzen du jendeari artikuluaren berri ematea komunikazio globaleko sareetan eta beste euskarri digitaletan, argitalpenaren kopia digitalizatua eskura jarriz Nafarroako Gobernuaren webguneetan edo harekin ikusteko duten beste erakunde batzuenean, zabalkunde eta ikerketa erabileretarako, ez bestetarako. Artikuluak open access zigiluarekin eta Creative Commons lizentziarekin dibulgatuko dira (by-nc-nd: aitorpena, ez komertziala).
Argitalpenaren ondotik, artikulua argitaratzen den aldizkariaren ale bat utziko da egile bakoitzaren eskutan, baita haren pdf bat ere.