Leandro Desages y Domingo Dublán, primer estudio fotográfico en Pamplona (1860-1881) [Leandro Desages eta Domingo Dublán, argazkigintzako lehen estudioa Nafarroan (1861-1881)]

Gako-hitzak: argazkigintza Iruñean, XIX. mendean, carte de visite, Leandro Desages, Domingo Dublán

Laburpena

Leandro Desages argazkilaria 1860 aldera iritsi zen Iruñera eta 1861ean sortu zuen, Domingo Dublánekin batera, hiriko lehen estudio egonkorra. Estudio horrek 1881 arte iraun zuen, eta bertan kolodioiaren prozedura eta carte de visite delakoaren formatua erabili zituzten. Leandro Iruñetik joan zen 1867an eta estudioak ireki zituen zenbait hiritan, baina Dublánek lanean jarraitu zuen Jauregiko Bainuetako edo San Domingo aldapako estudioan, Iruñeko gizartea erretratatuz. Dublánek goiz lortu zituen pertsonaia baten irudia erreproduzitzeko esklusibotasun-eskubideak. Estudioa itxi zuten, hain zuzen, plaka lehorraren etorrerarekin eta Armadaren aldeko desjabetzearekin batera.

Estatistikak

63
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
2021-11-22