Archivos e historiografía de la Inquisición española [Espainiako Inkisizioaren artxiboak eta historiografia]
Laburpena
Gustav Henningsenek liburuki bat koordinatu zuen John Tedeschi eta Charles Amielekin batera, Europa modernoko Inkisizioa aztertzeko iturri eta metodoei buruzkoa. Obra horretarako, testu bikain bat idatzi zuen, artxibozain gisa izandako esperientziari esker eta munduko artxibo eta liburutegietan sakabanatutako inkisizio-funtsak jada ezagutzen zituelako. Ikerketa bat egin aurreko bi gai lantzen ditu: iturri dokumentalen heuristika eta Inkisizioari buruzko historiografia. Inkisizio-dokumentuen itsaso zabalean mugitzeko, oinarrizko bi gida dituzte ikertzaileek; batetik, azterlan hori eta, bestetik, honako obra honen lehen kapituluak: Historia de la Inquisición en España y América, Joaquín Pérez Villanuevak koordinatua (1984, 1. liburukia, 1. atala, 1.-3. kap., 3.-176. or.). Bibliografikoki apartekoa denez, ezinbestekotzat jotzen dugu itzuli eta berriz argitaratzea*. [P. de V.].