Sindicato Católico de Obreras (1912-1937)
Rama femenina del catolicismo social navarro [Nafarroako katolizismo sozialaren alor femeninoa]
Laburpena
Joan den mendearen hasieran, Elizaren doktrina sozialaren printzipioen garapen praktikoak sektoreka eraturiko elkarteen aparteko hazkundea ekarrarazi zuen. Katolizismo sozialaren mugimenduaren barnean zeuden talde ugarien artean, emakumearen berezko esparrura bideratutako ekimenak ere sortu ziren. Sindicato de Obreras de la Virgen del Camino delakoak, gremio profesionaletan egituratutako elkarteak, Iruñean hasi zuen antolaketa-bide hori, 1912tik 1937ra arte iraun zuena. Artikulu honetan, batez ere debozio eta laguntza lanetan aritu zen talde horren jatorria, zereginak eta bilakaera aztertzen dira.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2021 Ricardo Gurbindo Gil

Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.