Apuntes para una historia de los archivos en Navarra [Ohar zenbait Nafarroako artxiboen historiarako]
Laburpena
Artikulua Nafarroako artxiboen historiaren sintesi bat da: errege-erreginen artxibo zaharra, Erdi Aroko monasterioetakoak, Iruñeko katedralekoa, elizetakoak eta udaletakoak; ezagutzen dugun lehen inbentarioa, 1328koa, eta Kontuen Ganberako artxiboa; Errege Epaitegietakoa, lehen artxibozaina izan zuena 1559an; notario-artxiboak eta eliz kuriarena; XVIII. mendean Kontuen Ganberako eta Epaitegietako artxiboetan eginiko antolaketak eta inbentarioa. Horrez gain, Erresumako artxiboa ere aipatzen du, eta Yanguas y Miranda, Nafarroako lehen artxibozain «modernoa»; erregeordetzako artxiboa eta estatu liberaleko erakundeetakoak; probintzia artxiboa sortzeko 1852ko saioa eta, azkenik, Erresumaren artxiboaren bilakaera azaltzen du eta nola bihurtu zen oraingo Nafarroako Artxibo Nagusia.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2017 Juan José Martinena Ruiz

Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.