El Valle de Yerri [Deierri ibarra]
Laburpena
Herrien historia garaikidearen azterlan hau, artxiboen ikerketan oinarritua, egilearen beste lan baten laburpena da, gai eta izenburu berak dituen obra batena, hain zuzen. Zenbait biztanlegune biltzen dituen udala da Deierri, eta lan honen kapituluetan herri ttipi honen historian garrantzi berezia izan duten gaiak jorratzen dira: lurraldea (ibarrak eta zendeak), batzarren bidez gorbenatutako ibarra (diputatuak, zinpekoak), gorabehera historikoak, gerrak, mobilizazioak, konfiskatzeak, ekonomia, erreinuarendako kontribuzioa, nekazaritza eta abeltzaintza, laboreak, larreak, mendien ustiaketa, errotak, kultura (hizkuntza, irakasleak), osasungintza (medikua, zirujaua, farmazialaria, albaitaria), ibarreko artzapez-barrutia (herritarrek abadeak hornitzea, primizia, elizgizonen aldizkako bilerak).
Estatistikak
Egile-eskubideak 2017 Tarsicio De Azcona
Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.