Constituciones de la Cofradía de Mercaderes y Tratantes de Pamplona (1599) [Iruñeko merkatarien eta tratularien kofradiaren konstituzioak (1599)]
Laburpena
Iruñeko merkatarien eta tratularien kofradiaren konstituzioak ematen da: haien azterlana eta testu osoaren transkripzioa. 1599an idatzi zituzten. Kofradia Erdi Aroan sortu zen, baina orain birsortu egin zuten. San Zernin parrokiako Santa Barbara kaperan jarri zuten egoitza, eta konstituzioak edo ordenazioak ezarri zituzten. Azken horietan, kofradiaren bizitzako alderdi guztiak bildu ziren: asteroko meza, Santa Barbara zaindariaren kultuak, kofrade gaixoen zaintza, kofrade bat hiltzean egiten ziren egintzak, barruko karguak, kapilaua, kontu liburuak, anaikide hilen aldeko otoitzak, bazkide pobreen aldeko laguntza. Kofradeen artean Gabriel Amasakoa dago, Lesakatik etorritako merkatari aberatsa, Iruñean kaputxinoen harresiz kanpoko komentua sortu zuena.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2017 Tarsicio De Azcona
Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.