Etxarri Aranazko klaberiako liburua: eliza fundazio zenbait, herriko sorrera-dokumentua eta hamarrenaren nondik norakoak

  • José Luis Erdozia Mauleon Geografia eta Historian lizentziaduna eta Euskal filologian doktorea [Espainia]
Gako-hitzak: klaberia, kabildo, kapilautza, urteurrena, hamarrena, sorrera dokumentua

Laburpena

Artikulu honetan Etxarri Aranazko udal artxiboan larruzko azala duen liburu baten edukia aztertu da. Klaberiako liburua da eta izenburuan jasotzen den moduan, bertan ageri dira kapilautzak eta beste eliza fundazioak, Arañaz lurraldeko hamarrenak nola eta noiz jasotzen ziren zehazten duten dokumentuak eta baita Etxarri Aranatz herriaren sorrerako dokumentuaren eskuz egindako kopia bat. Dokumentu horiek transkribatu, datuak aztertu liburuan bertan ageri diren gaien araberako hiru multzo nagusitan (kapilautzak, herriaren sorrera-dokumentua eta hamarrenak), eta amaieran ondorio zenbait atera dira, beste datu esanguratsu batzuekin batera. Bertan ageri diren dokumentu gehienak XVII. eta XVIII. mendekoak dira.

Estatistikak

38
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
2018-11-22
Atala
Historia